Erraza da, ostalariek euskaraz oinarrizko hiztegia ikasteko mugikorreko aplikazioa

2024 / 01

Euskaraz oinarrizko hiztegia ikasteko sakeleko telefonorako aplikazioa da Erraza da eta, batez ere, ostalaritzako langileei bideratuta dago; jatetxe zein tabernetan bezeroei begira lan egiten duten profesionalei. Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren elkarlanaren emaitza izan da aplikazio mugikorra.

Gehiago irakurri

Euskaraz barra-barra marka aurkeztu da

2023 / 03

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Donostiako Udalaren eskutik  Euskaraz barra-barra marka aurkeztu da. Marka berri honek merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzen ditu kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko. Euskal Herri osora zabalduko da egitasmoa. Donostian, dagoeneko, 1.132 establezimendu atxiki dira egitasmo honetara.

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri