Pentsatu! eta Literaktum jaialdien baitan kokatzen den mahai-inguru honek bi idazle nafar elkartuko ditu, Angel Erro eta Iñigo Astiz, aski ezagunak euren kazetaritza lanagatik, aurten argitaratu dituzten literatur lanak aurkezteko asmoz. Angelek Lerro etena dietarioa dakar eta Iñigok, aldiz, poema-liburu bat (Analfabetoa). Bi liburuok eta bi generook oinarri hartuz, bada, poesian pentsatzetik prosan pentsatzera dagoen tarteaz hausnartzeko parada izango dugu, bai eta literaturaren eta pentsamenduaren artean dagoen tarteaz gozatzeko ere.
Moderatzailea: Oihane Garmendia.
Kolaboratzaileak: Kaxilda liburu-denda, EHUKultura eta UPV/EHUko Gipuzkoako Kanpusa