Fikzio Digitalaren inguruko tailerra egingo du Lucas Ramada Prieto adituak. Zer da fikzio digitala? Nola komunikatzen da? Nola galdegiten dio hartzaileari? Zer da bitartekari rola jokatzeko jakin beharrekoa? Kultur adierazpide honen oinarrizko ideiak eta obrak ezagutzera emango ditu. Azalpen teorikoak testuen irakurketa partekatuarekin osatuko ditu. Helburua tailerrean parte hartzen dutenen begirada kritikoa garatu dadin da eta, bide batez, halako obrak baloratzeko irizpideak metatzea bitartekari lanak bete ahal izatek. Haurrei zein gazteei zuzendutako kultur forma berri horiek ulertzeko erremintak emango ditu Ramadak parte hartzaileek fikzio digitalarekin harik eta gehien goza dezaten.
Haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko kezka eta interesa duen edozein bitartekarirentzat: irakasle, bibliotekari, guraso, hezitzaile, dinamizatzaile, sortzaile, ikerlari, irakurle
Izen-ematea (azaroaren 15era arte): administrazioa@galtzagorri.eus
60 (Galtzagorriko eta STMko bazkideek, 40 )
Antolatzailea: Galtzagorri Elkartea
Laguntzailea: STM, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza