Lukas untxiak sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia Ilargira joateko prestatzen ari da, Dubi igelak printzea dela amets egiten duen bitartean eta Pitxi herensugetxo bihurriak Blasi amona ezagutzen du. Hauexek dira Hala Bazan ikuskizunean agertzen diren zenbait istorio. Ipuin atseginak, gonbidatzen gaituztenak mundu hobeago bat egitera, giza-balioak eta naturarekiko errespetua ardatzak izanik. Haurrek gogoz hartzen dituzte kanta alaiak, dantza eta istorioak.
Adina: +4
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.