Abenduaren 13ko oharra: agortu egin dira gonbidapen guztiak.
New Yorken bizi den Kirmen Uribe euskal idazleak 17 Segundo (Susa) poema-liburu berriaren irakurraldi musikatua egingo du Antzoki Zaharrean.
Musikari lagunekin osatu du ikuskizun berezi eta bakarra. Soilik bi aurkezpen izango dira, Donostiako hau eta Bilbon Kafe Antzokian. Ekitaldiaren hasieran Jon Garañorekin liburuaz elkarrizketatuko du.
Gonbidatu berezia: Mikel Urdangarin
17 Segundo Uriberen bigarren poema-liburua da Bitartean heldu eskutik entzutetsu haren ondoren. 17 urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002 eta 2019 urteen bitartean.
Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Susa argitaletxea.