Artxiboko argazki eta irudiek ilustratzen dute Yannick Bellonek hauen inguruan egindako kontakizuna: bere haurtzaroa, kulturaren mundua bere amaren (Denise Bellon) lagunen eskutik ezagutzea, bere karrera eta historiak ekarri zizkion gorabeherak. Film autobiografiko guztiz pertsonal honetan hainbat oroitzapen jorratzen ditu; besteak beste: surrealistak, Espainiako gerra zibila, II. Mundu Gerra, bere lehenengo maitea (Jean Rouch) eta zineman egin zituen lehen urratsak.