Oharra: obra honen gaztelerazko bertsioa otsailaren 16an antzeztuko da.
Buruko gaitza diagnostikatu dioten pertsonaia bere buruaz beste egiteko zorian da. Antzezlan honek bidaia bat egingo du bere bizitzan barna, flashback moduan eta protagonistaren eskutik. Gaixotasunaren prozesua ezagutuko da, hasierako ukazioa, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, umorea... Benetako lekukotasunak fikzioarekin nahastuko dira, batzuk zuzenean eta aurrez grabatutakoak besteak, trama nagusian uztartuz. Aniztasun mentala duten pertsona horientzat aldarrikapena egingo dute guztiek: gaixo izatearen gainetik, pertsonak dira.
Informazio gehiago: Ados Teatroa