Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak...
Gonbidatuak: Olatz Salvador (musikaria) eta Telmo Trenor (DJa)
Gidari lanetan Leire Palacios kazetaria arituko da.