12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lantegi honetan identitate indibidual eta kolektiboak aztertuko ditugu. Oraingo honetan Ainara Azpiazu ‘Axpi’ ilustratzailea izango dugu bidelagun. Ilustrazioaren bidez gure identitatea azaleratuko dugu, eta ondoren paparrean eramateko txapak sortuko ditugu.
Nerabeek identitea eraikitzeko prozesu horretan ni-a eta gu-a ikusarazteko hainbat galdera izango ditugu aztergai: nor naiz ni gainerakoentzat? Nor gara gu hiriaren testuinguruan? Identitatea norbanako zein talde gisa aztertuko dugu eta azterketa hori arte grafikoen bidez adierazten saiatuko gara.
Ilustrazioa landuko dugu ‘Axpi’ren eskutik, norberak ilustrazioaren bidez norbere izaera azaltzeko teknika eta metodologiak ikasiko ditugu eta azkenik irudi kolektibo bat osatuko dugu. Material honekin paparrean jartzeko txapak egingo ditugu.