Bidaia luzeetatik etorri berriak... Europako zirkoetan parte hartzetik... Gari, Montxo eta Joselontxo, Tutik Clowns, prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien Ikuskizun Handia eskaintzeko prest!... Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi! Zapata handiak... sudur gorriak... saxofoia... tronpeta... tuba...falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zain daude eta ikuskizunak hasi behar du!