Inés Ayoon Cho (Seul, Hego Korea, 1980). Ilustratzaile eta margolari korearra, Donostian bizi dena. Ikusizko Arteak ikasi zituen Hanyang Unibertsitatean. Diseinu grafikoaren arloan lan egin du. Duela bost urte Donostiara joan zen eta Euskal Herriko koloreek bultzatuta hasi zen pintatzen. Bizi den hiriko paisaiak eta natura oso presente daude bere lanetan. Donostiako edertasunari buruzko lehen banakako erakusketa prestatzen ari da.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
NAHI BAT
"Nahi bera dugu. Fisikoki bereizita gaude, baina, aldi berean, askoz ere elkartuago. Balkoietan eta teilatuen gainean. Ilusioa pizten digun hori aurkitzeko unea da, ilunabarra ikustea, adibidez. Horregatik margotu nuen, egunero begira dezaket, nahiz eta euria egin, eta, orain, zuek ere bai. Espero dut zuen altxorra etxean topatuko duzuela, agian hor zegoela konturatu ez zinen hori."