Mikel Casal (Donostia, 1965). Ilustratzaile, marrazkilari eta karikaturista. Hainbat arlotan ilustratu du, besteak beste, prentsan eta liburuetan. Argitalpenetako asko atzerriko argitaletxeentzat izan dira, batzuk hainbat hizkuntzatara itzuliak. 2016. urtean, Euskadi Saria lortu zuen ilustrazio kategorian, Así es la dictadura liburuagatik, eta horrekin Bologna Ragazzi Award saria ere lortu zuen, Ez-fikzioaren atalean. 2011n, gainera, SNDEren (Society for News Desing) zilarrezko domina lortu zuen, ilustrazioaren atalean.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA. UNESCOREN mezua
Zergatik da orain inoiz baino garrantzitsuagoa irakurketa?
Inoiz baino gehiago, mundu osoko eskola gehienak itxita daudenean eta etxean geratu behar dugunean, irakurtzeko ahalmena erabil dezakegu isolamenduari aurre egiteko, pertsonen arteko loturak estutzeko, gure horizonteak zabaltzeko eta, aldi berean, gure buruak eta sormena suspertzeko. Testu osoa irakurgai Unescoren gunean.