Agenda

Hau ere pasako da, Ana Malagon

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Negua Gozatuz
      Loiola K.E.
    • Mintzodromoa
      San Telmo Museoa
    • Nola bihurtu liburuak motibazio-gune gazteentzat… eta hezitzaileentzat (edota gurasoentzat), Fernando Morillo
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
  • 2
    • Nola bihurtu liburuak motibazio-gune gazteentzat… eta hezitzaileentzat (edota gurasoentzat), Fernando Morillo
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Deabrua ote. Bruegeldarren mundua; Imanol Querejeta
      San Telmo Museoa
    • Modesto kapitaina, itsasoko abentura
      AIETE K.E.
  • 3
    • Irakurketa digitalaren kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Thierry Biscary: Muda
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Angela, Iparragirreren Bertso Librea; Karabansarai Produkzioak
      Antzoki Zaharra
  • 4
    • Angela, Iparragirreren Bertso Librea; Karabansarai Produkzioak
      Antzoki Zaharra
    • Itsusi eta gaizto, Iñaki Martiarena "Mattin"
      San Telmo Museoa
    • eBook 2.0, Spasmo Teatro
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 5
    • Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira; Kresala Dantza Taldea
      Victoria Eugenia Antzokia
    • La hora del cuento: Tortololita
    • Bestalde, DK Irratia
  • 6
    • Sukaldaritza tailerra
      Casares K.E.
    • Munduko tokirik ederrena, Iñigo Aranbarri
      Ikasbide Kultur Elkartea
    • Ipuinaren ordua: Ez da munduan min handiagoa ematen duenik
  • 7
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Horman erlojua duen etxea (The House With A Clock In Its Walls, 2018)
      Larratxo K.E.
    • Ipuinaren ordua: Hiru minutu
  • 8
    • Gouttes d'eau sur pierres brûlantes (2000)
      Tabakalera
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Ipuinaren ordua: Miko non da mimiki
  • 9
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Ipuinaren ordua: Gaxuxaren klarion magikoa
  • 10
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Ipuinaren ordua: Hodeiekin dantzan
    • Etxean etxeko, Itxaro Borda
  • 11
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Kantujira
      Loiola auzoan barrena
    • Ipuinaren ordua: Katu biboteduna
  • 12
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Dani Iglesias en acústico desde casa
    • La hora del cuento: Corre corre, calabaza
  • 13
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Ipuinaren ordua: Mailu zopa
  • 14
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Ploey. Ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo (Ploey-You Never Fly Alone, 2018)
      Larratxo K.E.
    • Rio (2011)
      AIETE K.E.
  • 15
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Shuffle dantza tailerra
      Casares K.E.
    • Ingurumena Zaindu, Potxin eta Patxin
      Martuteneko haurtxokoa (Elenategi 2, alboko atea)
  • 16
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Ipuinaren ordua: Martintxiki eta basajaunak
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 17
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Bizitza inprobisatzeko musika, Iñaki Salvador
    • Ipuinaren ordua: Ipurditxo bihurritxo
  • 18
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
    • Oin handiren semea (Smallfoot, 2018)
      AIETE K.E.
    • Ipuinaren ordua: Aizkolariaren bizarra
  • 19
    • Atzokoak gaur: Saskigintza
      San Telmo Museoa
  • 20
    • Narrazioak, Joseba Sarrionandia
      Lugaritz K.E.
    • Ipuinaren ordua: Krokodilo txikia
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 21
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Oskar adarbakarra
  • 22
    • Txinatar erruleta (Chinesisches Roulette, 1976)
      Tabakalera
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Kattagorriak haserre
  • 23
    • Beldartxo jatuna, Didau antzerki faktoria
      AIETE K.E.
    • Poética retrospectiva. Fondo fotográfico Antton Elizegi; Juan Luis Goenaga
      San Telmo Museoa
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 24
    • Irakurketa digitalaren kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Puntutxoaren istorioa
  • 25
    • Irakurketa kluba
    • Peru eta otsoa, Didau antzerki faktoria
      AIETE K.E.
    • Ipuinaren ordua: Erraldoiaren hiru ileak
  • 26
  • 27
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Maori txiki
    • Nor zaren jakiteko testa, Arantxa Urretabizkaia
  • 28
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Ez da nire errua
    • Ez nago hilda, ezta?, Anjel Lertxundi
  • 29
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Tonino
    • Literatur solasaldiak
      ZOOM aplikazioaren bidez
  • 30
    • Barkatu eragozpenak, Barrexerka
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Hezkuntza, kulturartekotasuna eta generoa. Gaurko erronkak, Amelia Barquín
      Tomasene K.E.
    • Ispilu beltza, DK Irratia
Literatura, Euskaraz, Liburutegiak
Apirilak 23, Osteguna 12:00

Bikote batek itxialdian bere distantzia pertsonala bizi du. Gobernuak esango du noiz arte, istorio labur honek kontatzen du nola.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.

 

HAU ERE PASAKO DA

HAU ERE PASAKO DA. Hau ere pasako da. Ez da bihar izango, ezta etzi ere. Gobernuak esango digu noiz baina ez du inork jakingo nola. Agintariek esango digute "orain!" baina ez du inork jakingo nora. Konfinamendua amaitzean, "aldatu egin zara" esango diogu elkarri."Ez zait bilakatu zarena gehiegi gustatzen" aurpegiratzeko modu dotore hori.

Goizeko zortzietan neure burua txalotzera nindoan komuneko ispilu aurrean, ohetik altxatzeko adorea izateagatik edo, baina Gorka sartu da. Autoestimurako lekurik gabe gelditu naiz. Behar bezala garbitu ez ditudan eskuak eten egin zaizkit, airean dagoen zerbait hartzeko prest bezala. Airea da hartu behar dudana, kutsatua badago ere. Ateak itxi behar izaten ditut horretarako.

Gorkak komuneko paperari tira egin dio. Egunean zehar egiten dituen soinuak sailkatzen ditut. Nire kromo kolekzioa bilakatu dira. Behin eta berriz errepikatzen diren soinuak dira gehienak. Baina kromoetan bezala, bakanen bat faltako zait azkenean kolekzioa osatzeko. Ez dut bere hitzik entzun azken egunotan. Hori izango da.

Leihoko kristalaren beste aldean, zakur bat ikusten dut. Gizon bat atera du paseoan. Erosketarako gurditxo batek emakume bat zutik eusten du supermerkatura sartzeko ilaran. Poliziak neska batek aurpegian daraman maskarari galderak egiten dizkio. Antzeko galderak egin zizkidan Gorkak itxialdiaren bezperan. Nora zoaz, nondik zatoz, norekin oheratu zinen bart gauean. Gezurra esaten harrapatzen zaituztenean ikasten duzu sinesgarritasuna egia baino garrantzitsuagoa dela. Poliziak neskari joaten utzi dio. Ni ez noa inora, Gorkak bidalitako pikutara ez bada. Ezin izan dut inon errudun aurpegi hau estaliko duen maskararik lortu. Inoiz.

Hau ere pasako da. Ez da bihar izango, ezta etzi ere. Konfinamendua amaitzean, etxetik alde egin beharko dut. Gobernuak esango dit noiz. Asmatu beharko dut nora.

Ana Malagon

Itzuli