Azken boladan bizi izan dugun egoera ezohikoa dela eta, gure artean harremantzeko distantziak aldatu egin dira. Lehen gertu zegoena, orain urruti gelditzen zaigu; lehen eskura genuena orain harrapatu ezina bilakatu da… Eremu berri hau esperimentatzeko aukera bezala ikusita, txikiak bai helduak ere, Tabakalerako magnolioen inguruan elkartuko gara eta distantzian aktibatzeko jolasak sortuko ditugu.
Nola besarkatu bi metrora dugun lagun hori? Zer nolako tresnak beharko genituzke ukitu gabe kilimak egiteko? Nola sortu daiteke denen arteko irudi eta istorio bat distantziak mantenduz?