Azaroaren 24ko oharra: Miren Amurizaren ordez Aitor Mendiluze arituko da.
Donostiako saio hau erreferente da bertso zirkuituan: lekua ederra izateaz gain, bertaratzen den entzulearekin saio beroa, atsegina eta goxoa irteten da. Horregatik da berezia Lugaritzekoa.
Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte arituko da.
Gonbidapenak: azaroaren 22tik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxean bertan (16:00etatik 20:30era). Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea, Donostia Kultura.