Danimarka.
Zuzendaritza: Benjamin Christensen
Bere garaiari zenbait hamarkadatan aurreratu zaion film hau, laurogeita hamar urte pasatxo beranduago hain ezagunak diren gezurrezko dokumentalen generoan benetako aitzindari da. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, Benjamin Christensen-ek hiru urtez eta aurrekontu handiarekin ezohikoa garai horretarako, mendeetan zehar izandako sorginkeria, magia beltza eta okultismoari buruzko lan hau filmatu zuen. Erdi Arotik XX. mendearen hasieraraino, eta Malleus maleficarum itunean oinarrituta, zinegile daniarrak (filmean deabruaren papera interpretatzen du) gizakiaren eta Gaizkiaren eta honen akolitoen arteko erlazioa, eta gizakien eboluzioan erlijioen eta Deabruaren eragina aztertzen ditu.
Gonbidatua: Bego Antón
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Informazio gehiago: Häxan Filmaffinity webgunean.
Antolatzaileak: Bagera, Donostia Kultura
Laguntzailea: Kresala Zinekluba