Ipuin hau, Euskal Mitologiako pertsonaietan oinarrituta dago: Galtzagorriak.
Txiki tixkiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik hasieran, Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.... Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera
Oharra: haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur zentroko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen): aietekulturetxea@donostia.eus
Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (abenduaren 6tik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.