Tailer honetako gaia aztarnak izango dira. Museoaren hilarrien bilduman aztarna kontzeptua landuko dugu, positibo eta negatibo, molde eta kopiak landuz. Manu Muniategiandikoetxea artistak gure sormen prozesuan lagunduko digu. Artista batekin aritzeko aukera paregabea.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Museoko bazkideentzako jarduera esklusiboa eta doakoa. Erreserbetarako epea irailaren amaieran zabalduko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu).
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!