Bidasoan gora eta Aldamenekoa liburuei buruzko solasaldia liburuen idazleekin: Eneko Aizpurua eta Ainara Gorostitzu. Moderatzailea, Beñat Sarasola.
Saio hau Liburutegien Eguneko programaren barnean eskaintzen da. Programazioa Donostia Kulturak Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Tabakalerak elkarlanean antolatzen dute, eta aurten immigrazioa eta liburutegiak gaia jorratuko da.
Eneko Aizpuruaren liburuan migratzaileen drama Bidasoa ibaia zeharkatzen jasotzen da. Ainara Gorostizurenean, aldiz, gure aldamenean bizi diren immigranteen bizipenak.
Sarrera doan da.