Suitza. Zuzendaritza: Sunitha Sangaré. Ekoizpena: Nicolas Burlet, Zoltan Horvath / Nadasdy Film. Koprodukzioa: Lucerne University of Applied Sciences and Arts. Gidoia: Sunitha Sangaré. Animazioa: Sunitha Sangaré, Eléonore Künstner, Müller Camille, Yaeka Tabara. Musika: Sebastian Androne-Nakanishi. Muntaketa: Sunitha Sangaré. Iraupena: 11 min.
Eugene eta bere alaba Lavey leku batetik bestera dabiltza. Eugenek alaba maite du, baina arazo bat du haren metamorfosi progresiboarekin. Gau batean, forma bitxiak hurbiltzen zaizkie. Izuak hartuta, Eugenek tiro egiten dio jazartzen ari zaion bati.