Orain entzungo duzun hau… singlearen aurkezpena egingo du Azkoitiko musikariak, “mini-kontzertu-vermut” formatuan. Pandemia hasi zenetik Bukowskin egingo den lehen kontzertua izango da.
Izena emateko formulario bat jarri dute helbide honetan. Hala ere, ohartarazi dute bertan izena emateak ez duela sarrera ziurtatuko. Edukiera mugagatik, erantzunen hurrenkeraren arabera izango da emanaldira joateko aukera. Konfirmazioa azaroaren 11ean emailez jakinaraziko dela esan dute.