Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia,Poetika ziklo testuinguruan:
Poeta gonbidatua: Hasier Larretxea
Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi
Musika: Musikene
Hasier Larretxea(Arraioz, Nafarroa, 1982). Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du.Azken bala / La última bala(Point de Lunettes, 2008), Atakak (Alberdania, 2011) eta honen itzulpena, Barreras (La Garúa, 2013), Niebla fronteriza (El Gaviero, 2015), De un nuevo paisaje (Editorial Stendhal, 2016), Meridianos de tierra (Harpo Libros, 2017), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira(Pamiela, 2018), Quién diría, qué… (Pre-Textos, 2019),Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021) poema liburuak argitaratu ditu. El lenguaje de los bosques(Espasa, 2018) saiakera poetiko autobiografikoaren egilea da ere.Bost urtez, Koult aldizkariaren Literatur atalaren arduraduna izan da. Olerkia eta diseinua uztartzen dituen Hazu Studioko kide da, Zuri Negrin-ekin batera.
Aritz Gorrotxategi (Donostia/San Sebastián, 1975). Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategiaskotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Aritz Gorrotxategi idazle donostiarra ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.