MINTZODROMOA ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera ateratzea da, jendea MINTZODROMOAn euskaraz solasean jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea.