Tailer hau Oteiza Museoaren eskutik dator, eta horrela deskribatzen dute egingo duten tailerra:
"Oteiza, egin zituen masa eta espazioari buruzko ikasketak abiapuntu harturik, 50eko urteetan hasi zen formatu txikiko lanak jorratzen. Oteizak piezak multzoka lantzen zituen, eta horrek forma eta espazioari buruzko ikerkerta berriak lantzera eraman zuen. Hauetako pieza txikitxo batzuk geroxeago eskala handiko eskulturak bilakatuko dira, nahiz eta inola ere ez da hori euren helburua.
Tailer honetan eskala, argia eta mugimendua aztertuko ditugu, alanbrea, kartoia, buztina eta igeltsua jorratuz, eta Oteizaren obraren eskulturen arteko erlazioaz baliatuko gara, bere serieko lan-prozesura hurbiltzeko".
6 - 11 urte Tailer honek 2 ordu iraunduko ditu Lekua: Erakusketa + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1 arte bazkideek lehentasuna duteHarpidetu gure familia buletinera eta jaso itzazu nobedade guztiak emailean!