Martxoaren 21eko oharra: abenduaren 17ko emanaldiaren ordezkoa. Informazio gehiago: Zorionak Marimotots! maiatzaren 13an Okendo K.E.-n.
Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Oharra: Abenduaren 17ko gonbidapenak maiatzeko saiorako berriengatik trukatu beharko dira Okendo Kultur Etxeko harreran martxoaren 24tik aurrera maiatzaren 10 bitartean. Maiatzaren 11tik 13ra libre daudenak banatuko dira.
Areto Nagusia.