Mali eta Frantziarekiko bere (in)dependentzia
LEHIAKETATIK KANPO
Frantzia-Kanada-Senegal. Zuzendaritza: Robert Guédiguian. Ekoizpena: Marc Bordure, Robert Guédiguian, Yanick Létourneau, Angèle Diabang / AGAT Films, Périphéria, Karoninka. Ekoizpenkidetza: France 3 Cinéma, Canal+ International. Gidoia: Gilles Taurand, Robert Guédiguian. Argazkia: Pierre Milon. Musika: Olivier Allary. Muntaketa: Bernard Sasia. Aktoreak: Stéphane Bak, Alicia Da Luz, Saabo Balde, Bakary Diombera, Ahmed Dramé, Diouc Koma, Issaka Sawadogo. Iraupena: 129 min.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskera
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Mali, 1960. Bamakoko gazteek twista dantzatzen dute Mendebaldetik inportatu berri den rock-and-rollaren erritmoan, eta aldaketa politiko batekin egiten dute amets. Oihaneko bere misioetako batean, Samba, mutil sozialista bat, izaera biziko neska batez, Laraz, maitemintzen da. Ezkontza behartu batetik ihes egiteko, neskak ezkutuan alde egiten du berarekin hirira. Lararen senarrak, ordea, ez du halakorik onartuko, eta, gainera, Iraultzak berehala emango dizkie desilusio mingarriak, etorkizun partekatu batekin amets egiten tematzen diren bitartean.
Robert Guédiguian marseillarra 1960ko hamarkadako Bamakokora joan da oraingoan, La Villa (2017) eta Gloria Mundi (2019) filmen ondoren.