Markos Zapiainen hitzaldia Nostos erakusketaren esparruan; Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu. 105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe.
Hitzaldia:
2022ko apirilaren 26a, asteartea | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur – Ruiz Balerdi aretoa (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Hizkuntza: euskaraz
Doakoa. Aldez aurretik eman behar da izena webgunearen bitartez (kutxakulturartegunea.eus)
Streaming bidez emango da, Youtube kanalean