Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira.
Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez: kontrabando istorioak, II. Mundu Gerrako muga-pasatzaileak, migratzaile portugaldarrak...
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
Antolatzaileak: Egia Euskaraz, Egia Bizirik