1-4 urte artean ikasi, sortu, esperimentatu eta gozatzeko espazioa
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Apirilak 26:
Flis-flis! Grafitti bat -- Kolore biziez flis eta flas Medialabeko paretan stencil teknikarekin graffiti bat egingo dugu.
Maiatzak 3:
Marra(zki) -- Alde batetik bestera topatuko ditugun marrak izango dira gaurkoan elementu nagusiak: zer nolako aukerak emango dizkigute? Izenburuan daukazue pista bat!
Maiatzak 17:
Argi beltza -- Gaur itsashondo ultramore sakoneraino jeitsiko gara argi bila. Nolako sorpresekin egingo dugu topo bide horretan?