+ 55 bisitak erakusketa iraunkorreko gai desberdinak lantzen dituzten ibilbideak dira. Horiek guztiak 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira, webgunean izena emanda.
Oraingoan, Juan Ignacio Aizpuruak egingo du ibilbidea, Euskadiko industrializazio prozesuari buruz hitz eginez.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza