Bertso afaria egingo dute maiatzaren 7an Antiguako Istingorra elkartean, 20:00etan. Jon Maia, Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira, eta euren bertsoak gitarra eta teklatu doinuekin musikatuko dituzte. “Bi urteren ostean, berriro ere eutsi nahi diogu orain arte harrera ona izan duen bertso saioari”, azaldu dute Istingorrakoek. Edonor joan daitezke bertso afarira, eta sarrerak maiatzaren 5a baino lehen elkartean bertan eskuratu daitezke, edo 666-20 89 15 telefono zenbakira Whatsapp bidez idatzita. 25 euroko prezioa dute.