Etxekalte, 2015. urteko udazkenean, Bermeon, Unai Irisarri eta Iker Etxebarriak sortutako musika talde bat da. Urtea amaitu orduko, Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juarez batuko ziren proiektura, taldea osatuz. 90. Hamarkadako eta 21.mendeko lehen hamarkadako musika estiloak (Grunge, Hardcore, Post-Hardcore, Post-Rock, Rock Melodikoak, Rock Alternatiboa,…) eraginda, ahots melodikoek, gitarra zikinek eta erritmo gogorrek definitzen dute beraien izaera.
Taldearen lehen maketa, ‘Isiltasunetik’, Bermeon grabatua izan zen, 2017. urtean, B.A.R estudioetan, Xabi eta Jabi Allikak grabatua eta nahastua. Lan horren barruan, laukotearen lehenengo jatorrizko kantuak daude.
SUA Ane Barrenetxeak (ahotsa), Janire Lópezek (baxua eta teklatua), Julen Wrightek (gitarra) eta Esteban Gaviriak osatzen dute.
Talde misto hau 2018an sortu zen eta 2019an beraien lehen EP-a “Sua” atera zuten. Urte horretako Gaztea maketa lehiaketako lehen saria lortu ondoren, Bilbao BBK live festibalean jotzeko aukera izan zuten.
Hilabete batzuetara, “Ordu Beltzak” singleraren bideoklipa publikatu zuten, beraien lehen estudioko lan luzeari izena ematen diona. Bertan, hamar abesti daude entzungai. Beraien artean desberdinak diren arren, barne kohesio bat mantentzen dute eta horrek, aberastasuna ematen dio lanari, atmosfera musikal anitz sentitzeko aukera eskainiz.