Letra eta musika jaialdia
Estitxu Pinatxo: musikari beratarrak bigarren lana aurkeztu du, Isilik daude harriak. Diskoan XX. mendean zentsuratuak izan ziren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu, Mikel Santxezek lagunduta. Harkaitz Cano idazleak euskarazko itzulpenak egin ditu. No Soy París David Grajal musikari donostiarraren izen artistikoa da, 16 urterekin bertako hainbat taldetan hasi zena. Horietako azkenarekin, Susmararekin, konpositore gisa hasi zuen bere bidea. Eta orain bere proiektu bakarlariaren parte den EPa argitaratu du. Bárbara la Jirafa abeslari, konpositore eta interprete venezuelarra da, musikan erabat aritzen dena. Bilbon bizi da, eta han lan egiten du eta kantu-eskolak ematen ditu.