Tailer honetan, Maite Caballero Arrieta ilustratzailearen eskutik, haurrek ipuin liburu bat sortuko dute.
Mota ezberdineko paper sorta batetik abiatuta... haur bakoitzak asmatu eta osatu beharko du bere liburuxka, kontakizun bat egiteko. Ipuina osatzeko marraztu, idatzi edo bi gauzak egin ahalko dituzte, bakoitzaren trebezien eta gustuen arabera.
6 urtetik gorako haurrentzako jarduera da.
Izena eman behar da: haurliburutegia@donostia.eus