Martxoaren 24an, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko.
Goizeko 11etan emango zaio hasiera giza kateari eta 11:30ak arte iraungo du. Une horretarako, bost gune egokituta izango dituzte antolatzaileek, horietako bakoitzean euskara batuari gorazarre egiteko ekitaldi bana egiteko. Donostian, Herrera auzoan, Zurriola ikastolan eta Konstituzio Plazan
Egitaraua
11:00-11:30 Giza katea osatuko da
11:30-12:00 Parte-hartzaileak 5 bilguneetarantz mugituko dira.
12:00-12:30 Ekimenari amaiera emateko, giza kateko bidearen 5 guneetan ekitalditxoak egingo dira. Donostiako Herrera auzoan, Zurriola ikastolan eta Konstituzio plazan.