Urriaren 25eko oharra: programazio doikuntzak direla medio, saio hau abenduaren 17an egingo da.
Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Mikel Begoña (Sopela, 1964) gidolariaren eta Adur Larrea (Bilbo, 1982) marrazkilariaren lana aztertuko dugu.
Mikel Begoña komiki gidoilaria eta komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez. 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarrarekin lankidetzan aritu zen. 2007an argitaratu zuen bere lehen albuma, Berunezko Itsasoa eta 2015ean bigarrena: Ötzi.
Adur Larrea, komikigilea, Arte Ederrak ikasi zituen Leioako unibertsitatean. Ilustrazio lanak egin ditu prentsa eta liburugintzarako, eta bideo animazio eta grafismo lanetan aritzen da. Hainbat aldizkaritan egin du lan, eta baita Berria egunkarian ere. 2018an Nabarralderen enkarguz eta Miren Mindegiaren gidoiaz Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak komikia sortu zuen.
2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Mikel Begoñak eta Adur Larreak The last shot komiki saila hasi zuten, eta 2017an Bertsolari aldizkariak album moduan argitaratu zuen osorik Arditutakoak izenburupean. Bertan, Ameriketako euskal artzainen inguruko komiki-istorioa azaltzen da.
Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazkia: Otl Aicher, Hans Conrad. Braun pabilioia, irratiaren erakusketa Frankfurt, 1959 © HfG-Archiv, Ulm