Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegian.
Adina: 2-5 urte.
Mahai-ingurua (18:30): Egunero hasten delako gaur egundik: Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Borda. Moderatzailea: Beñat Sarasola.
Musika eta literatura emanaldia (19:30): Gestaldearen Bestaldeak: Maite Larburu eta Harkaitz Canok Bestaldea kontzeptuaren zirrikituak zirikatuko dituzte, Ion Olano Carlosekin batera.
Oharra: Ekitaldi hau Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan izango da eta DK Irratitik zuzenean entzun ahal izango da FM 107.4n.
* Oharra: Gonbidapenak antzokiko leihatilan banatuko dira 17:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.