Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegian.
Adina: 2-5 urte.
Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado
+2 urte
Ezberdina izatea, hauxe da kontaketa honetan darabilgun gaia. Anitz eta ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbildu.
Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira gure protagonistetako batzuk, eta... Zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela, emozioak ernetu, begirada zabaldu eta aniztasuna laguntzat hartzen lagunduko gaituena.
*Antzezlan honen gaztelerazko bertsioa azaroaren 23an eta 24an emango da.
Utzi mezua seinalearen ondoren (Deje su mensaje después de la señal, gaztelerazko bertsioan) lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu.
Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere.
Marina, Carmela, Sara eta Vivianak erabiliko dute ahots-postontzia beren burua ulertzeko terapia gisa, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten. Gaurko lau emakumeren ahots ausart, gertuko, eguneroko eta aldi berean poetiko. Lau amodiozko istorio sutsuri, desengainuari eta hitzaren bidez aske egindakoari aurre eginez bizirik dirauten lau ahots. Zentzudun emozioz jositako lau istorio.
Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz dira Arantza Portabalesen lanaren egokitzapen honen protagonista, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Mural erraldoia apaintzera etorri!
Ondoren, afari merienda