Zig eta Zag zerbaiten bila dabiltzan bi pertsonaia dira. Jakin-nahiak bultzatzen ditu. Batek zama astuna darama bizkarrean eta horrek motel baina etenik gabe ibilarazten du; besteak ez darama deus ez, salbu eta kutxa txiki bat buruan, bizitzen duen guztia gordetzeko. Bata eskarmentua da; bestea, eskarmenturik eza. Batak biolontxeloa jotzen du; besteak, txirula... Munduan zehar bueltaka, elkar topatuko dute, eta topaketa horri esker hazi egingo dira: bata hustu egingo da, eta bestea beteko. LOOPS denboraren joanari buruzko jolas bat da, bizitzaren eta jarraitutasunaren eta herentziaren ideiaren omenezko abesti bat, objektuen, zuzeneko musikaren, txotxongiloen eta aktoreen bidez azaldua.
+ 3 urte
Informazio gehiago: Engruna Teatre
Zuzendaria:Juan Bautista Berasategi
Herrialdea: Espainia
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Nur eta Herensugearen Tenplua
Pentsatu! eta Literaktum jaialdien baitan kokatzen den mahai-inguru honek bi idazle nafar elkartuko ditu, Angel Erro eta Iñigo Astiz, aski ezagunak euren kazetaritza lanagatik, aurten argitaratu dituzten literatur lanak aurkezteko asmoz. Angelek dietario bat dakar eta Iñigok, aldiz, poema-liburu bat. Bi liburuok eta bi generook oinarri hartuz, bada, poesian pentsatzetik prosan pentsatzera dagoen tarteaz hausnartzeko parada izango dugu, bai eta literaturaren eta pentsamenduaren artean dagoen tarteaz gozatzeko ere.
Moderatzailea: Oihane Garmendia.
Andrea Escargot ilustratzailearekin lantegia.
Izen-ematea: haurtxokoa_aiete@donostia.eus
5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Aiete haurtxokoa
Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak:
14:00etan bertso saioa. Eliza kalea.
14:30ean, bertso bazkaria. Hontza Kultur Elkartea, Eliza kalea 5.
Pentsatu! eta Literaktum jaialdien baitan kokatzen den mahai-inguru honek bi idazle nafar elkartuko ditu, Angel Erro eta Iñigo Astiz, aski ezagunak euren kazetaritza lanagatik, aurten argitaratu dituzten literatur lanak aurkezteko asmoz. Angelek Lerro etena dietarioa dakar eta Iñigok, aldiz, poema-liburu bat (Analfabetoa). Bi liburuok eta bi generook oinarri hartuz, bada, poesian pentsatzetik prosan pentsatzera dagoen tarteaz hausnartzeko parada izango dugu, bai eta literaturaren eta pentsamenduaren artean dagoen tarteaz gozatzeko ere.
Moderatzailea: Oihane Garmendia.
Ilustrazio tailerra
Ilustratzailea: Aitziber Alonso
Adina: 5 - 11 (heldu batek lagunduta).
Izena ematea: azaroaren 12tik aurrera Haurtxokoan edo haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus.
Fikzio Digitalaren inguruko tailerra egingo du Lucas Ramada Prieto adituak. Zer da fikzio digitala? Nola komunikatzen da? Nola galdegiten dio hartzaileari? Zer da bitartekari rola jokatzeko jakin beharrekoa? Kultur adierazpide honen oinarrizko ideiak eta obrak ezagutzera emango ditu. Azalpen teorikoak testuen irakurketa partekatuarekin osatuko ditu. Helburua tailerrean parte hartzen dutenen begirada kritikoa garatu dadin da eta, bide batez, halako obrak baloratzeko irizpideak metatzea bitartekari lanak bete ahal izatek. Haurrei zein gazteei zuzendutako kultur forma berri horiek ulertzeko erremintak emango ditu Ramadak parte hartzaileek fikzio digitalarekin harik eta gehien goza dezaten.
Haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko kezka eta interesa duen edozein bitartekarirentzat: irakasle, bibliotekari, guraso, hezitzaile, dinamizatzaile, sortzaile, ikerlari, irakurle
Izen-ematea (azaroaren 15era arte): administrazioa@galtzagorri.eus
60 (Galtzagorriko eta STMko bazkideek, 40 )
Historiaurreko animaliei buruzko artista tailerra. Kiputz historiaurreko amildegia izan zen, animalia askoren tranpa. Bertan aurkitutako animalien garezurra berregingo dugu Cova Orgaz eskultorearen laguntzaz.
Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketarekin lotutako jarduera.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazkia: Otl Aicher, Hans Conrad. Braun pabilioia, irratiaren erakusketa Frankfurt, 1959 © HfG-Archiv, Ulm