Flaque lanak malabarismo-muntaia berezia eskaintzen dio publikoari. Hemen, giza gorputzak dimentsio berri bat bereganatzen du, diziplinaren garapenaren elementu funtsezkoa izaki. Zenbait eszenaren bidez, hitzik gabeko istorio txikiak, Marinetek eta Longequelek malabarismoarenganako pasioa erakusten dute, gorputz-lengoaia berrasmatzen, muntaia argi batean, "bizitasun, trebezia eta zehaztasun ikusgarriak" erakutsiz. Mimika eta dantza elkartzen dira, mugimenduei forma emateko.
Informazio gehiago: Defracto Compagnie
Bazen behin oso gaixorik zegoen tsar bat. Diagnosia: "Gizon hau ez da zoriontsua"; sendabidea: "Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, tsarrak horren alkandora jantzi dezan". Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera. Leon Tolstoiren Gizon zoriontsuaren alkondara ipuinean oinarrituta.
Adina: +7 urte.
Informazio gehiago Paraiso Antzerkiaren webgunean.
Olatz Salvador (gitarra akustikoa, ahotsa), Julen Idigoras (bateria, sintetizadoreak), Borja Anton (gitarra elektrikoa, ukelelea, biolina), Jagoba Salvador (baxua)
Zintzilik, Olatz Salvadorrek bakarka atera duen lehen albuma, argiz eta baikortasunez beterik dago. Orain urtebete pasatxo ikusi zuen lehen aldiz kalea, eta amaitzear da aurkezpen-bira.
Bere bandarekin batera, Olatz Salvadorrek emanaldi berezia eta barnekoia bizitzeko aukera eskainiko digu, orain artekoak bezain berezi eta barnekoia. Aro baten amaierarekin batera, beste bat dator, eta hortxe agertuko da magia antzokian, eta bertaratuko diren ikus-entzule guztiak izango dira horren lekuko.
Emanaldian zehar jende gehiago ere azalduko da eszenatokian: Iñaki Salvador, Eduardo Salvador, Jon Basaguren, Elene Carreto (dantzaria), Iker Sanz (dantzaria), Garazi Esnaola, Izaro Andres, Pablo Novoa y Aitor Valcarlos.