Donostiako saio hau erreferente da bertso zirkuituan: lekua ederra izateaz gain, bertaratzen den entzulearekin saio beroa, atsegina eta goxoa irteten da. Horregatik da berezia Lugaritzekoa.
Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte arituko da.
Gonbidapenak: azaroaren 25etik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxean bertan (16:00etatik 20:30era). Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Azaroaren 26ko oharra: astelehen arratsaldean, hilak 25, jarri ziren eskuragarri gonbidapenak eta gaur arratsaldean agortu dira denak.
Beñat Antxustegik gogoan zituen abestiak askatzeko sortu zen 2010ean. Bakarkako hainbat bat lan plazaratu dituen proiektua du hau Antxustegik, eta oraingoan Arraro nioenean izenekoa aurkeztuko du.
Natali 2017ko udan sortu zen. Bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, Natali Izagirrek bere ezinegonak azaleratu nahian Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, hainbat estilotako kantu bilduma osatu zuten eta Iparrorratzik gabe kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.
Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal zarauztarra, Andres Insua patagoniarra eta Olaia Inziarte oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator Nataliren esentzia.
* Oharra: kontzertu hau akustikoan izango da.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Bertso afaria. Bertsolariak: Jokin Uranga, Jone Uria Albizuri.
Antolatzailea: Erribertxo Kultur Elkartea
31. Gazteen Antzerki Topaketan Junior Mailan obrarik onenaren saria jaso duen antzezlana.
“Printze txikia” pelikula izango da
ikusgai, palomita eta guzti!
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Pecata Minuta vaudeville bat baino ez da. Lau lekame, xalotasun egoeran dauden lau nerabe, lau tolesgabe, lau pailazo seriorentzako vaudeville mistiko bat.
Aktoreak: Mª Angeles González, Mª José Fragoso, Ana Mª Goikoetxea, Carlos Mª Méndez.
Zuzendaria: Marisa Giménez.
Azpitituluak euskaraz