Max Lang, Jakob Schuh Erresuna batua
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Grufaloa
Aurtengo taldeak hauek izango dira:
Izaki Gardenak: 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sorturiko taldea da. Dena Oskol, 2018ko azaroan argitaratutako lana, ari dira 2019an zehar aurkezten.
Serge: Eraso! zein Osso taldeekin 8 disko kaleratu ondoren, Sergio Ruizek bakarkako lehen lana plazaratu du. Gari Berasaluzeren poemak kanta bihurtuta jasotzen dituen disko-liburua da.
Onki Xin: Fer Zapo -El corazón del Sapo, Estricalla eta Kuraia taldeetako abeslaria, besteak beste- eta Zigor DZ -Selektah Kolektibo eta Esne Beltza taldeetako partaidea- bikotearen musika proiektu berria.
Sega Sound Killers: Nahiz eta partaide guztiak rock eremutik etorri, musika elektronikoa jorratzen duen eta efekto bisualei garrantzia ematen dion banda sortu berria. Musikari hauek osatzen dute: Iñaki Altolagirre Matxet, Eneko Larrañaga, Eneko Lusar eta EKTZ DJ.
Euskararen Eguneko jardueren baitan, Erromeria antolatu dugu Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren laguntzaz, ohi bezala Parte Zaharreko Konstituzio plazan 18:00etan. Dinamizatzaile lanetan Jone Muniategiandikoetxea eta Klaudia Erentxun arituko dira.
Harkaitz Canoren Azken aurreko manifestuaren musikaz lagundutako irakurketa egingo da.
Anjel Lertxundik Harkaitz Cano elkarrizketatuko du eta Iraia Eliasek testuak irakurriko ditu Hatxeren musikaren laguntzarekin.
Azaroaren 21eko oharra: sarrerak salgai jarri ziren goizeko 11:30ean eta berehala agortu ziren.
Leire Bilbao: "Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!"
Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Historiaurreko animaliei buruzko artista tailerra. Kiputz historiaurreko amildegia izan zen, animalia askoren tranpa. Bertan aurkitutako animalien garezurra berregingo dugu Cova Orgaz eskultorearen laguntzaz.
Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketarekin lotutako jarduera.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazkia: Otl Aicher, Hans Conrad. Braun pabilioia, irratiaren erakusketa Frankfurt, 1959 © HfG-Archiv, Ulm
Bertso saioa eta bertso bazkaria, Onintza Enbeita eta Agin Laburu bertsolariekin.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Solasaldia eta photocall-a: Lorea Intxausti (June), Xanti Korkostegi (Igor), Markel Sainz (Danel), Xabi Zabaleta (produkzio eragilea).
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Ainhoa Larrañaga, Iker Lauroba (kontrabaxua, gitarra), Amaia Miranda (gitarra), Garazi Esnaola (pianoa), Haritz Lauroba (bateria).
Elizan izango da kontzertua.
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
X
Argazki erraldoia atera eta
Euskararekin saretu
auzoan!
Euskararen aldeko ekintza eta argazkia, Antiguako euskararen sarea irudikatuz.
Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute 3-8 urtekohaurrentzat.
Herriko hainbat talde lehian ariko dira Igeldoko euskaldun peto titulua lortzeko. Euskaltzain urgazle izendatuko dira
Euskaltzain urgazle berriekin desfilea eta triki-pintxo-poteoa egingo da kaxkoan zehar.
Txartelak Herria, Belfast eta Ordizia tabernetan (15 €).
Irudiak,dantzak eta kantuak kalean.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astearen nazioarteko film laburren maratoia.