Alizia abenturak bizi nahi dituen haur geldigor bat da. Egun batez, untxi zuri hiztun bat ondotik pasatu, eta neskatoa atzetik joango zaio, eta haren gordelekuan sartuko da. Hortik aurrera, Aliciak magiaz, kantuz eta jostetaz beteriko bidaia harrigarri bati ekingo dio, non tea hartuko baitu "Kapelagile Eroa"rekin, asmakizunetara jolastuko baita "Beldarra"rekin, lorategiko arrosak gorriz margotzen lagunduko baitu eta kriket-partida batean jokatuko baitu flamenkoekin. Hori guztia, baldin eta "Bihotzen Erregina" gaiztoak lepoa mozten ez badio.
Ipuin klasikoaren berrikusketa bat, non hezur-haragizko pertsonaiak tamaina askotako txotxongiloekin eta antzerki beltzaren magiarekin nahasten baitira, zeinak fantasiazko mundu batean murgiltzera gonbidatzen baikaitu.
Adina: +4 urte
Informazio gehiago: Irú Teatro
Azaroaren 26ko oharra: sarrera guztiak agortu egin dira jada.
Pelax talde donostiarrak (Unai Pelayo, Iker Vázquez, Iñigo Ozaeta, Andoni Olaetxea) kontzertua emango du Telmo Trenor, Nagore Legarreta, Iñaki Rifaterra eta Malen Otxoa artistekin batera.
Musika, pintura, argazkilaritza eta ikus-entzunezko proiekzioa.
Urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, bertso bazkaria egingo da. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak egongo dira aurten.
Bazkarirako txartelak: 18 (astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara Ikasbide Elkartean).
11:30 Haurrentzako ekitaldiak. Loiolan barrena.
13:00 Triki-poteoa. Loiolan barrena.
14:00 Basurde kantu bazkaria + Zigor Magoa. Hontza Kultur Elkartea, Eliza kalea 5.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Proiekzioa eta solasaldi musikatua Mikel Urdangarin musikariarekin eta Oier Aranzabal filmaren zuzendariarekin.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Irrintziari buruzko dokumentala emango da eta ondoren solasaldia egongo da Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze zuzendariarekin.
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Telmo Esnal gidoilaria eta zinema zuzendaria da eta bere lehen luzemetraia, Aupa Etxebeste! (2005), Goya sarietara izendatua izan zen. Hitzaldi honetan bere hirugarren luzemetraiari buruz hitz egingo du Dantza (2018).
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Haur, gazte eta ez hain gazteentzako saio irekia.
Iazko Euskaraldiko parte hartzaileekin kale ekintza egingo da 2020ko Euskaraldia iragarriz.
Haraino taldearen eskutik.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...