Gidaria: Edu Zabala.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
Liburutegia.
© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: R. W. Fassbinder / antiteater-X-Film, Janus Film und Fernsehen, ZDF. Gidoia: R. W. Fassbinder, Marieluise Fleisser-en antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Dietrich Lohmann. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Thea Eymèsz. Aktoreak: Hanna Schygulla, Harry Baer, Irm Hermann, Rudolf Waldemar Brem, Walter Seldmayr.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara
Armadako zulatzaile-talde bat Ingolstadt herri lasaira heltzen da zubi bat eraikitzeko. Taldea, berehala, bertako herritarrentzako atrakzio nagusi bihurtzen da. Berta Unertl jaunaren etxean neskame gisa lan egiten du eta haren semea den Fabianen proposamenei uko eginez denbora darama soldaduetako batekin irteten hasten da. Horrek Fabianen zeloak pizten ditu.
2018an Joseba Arlegik hiru hilabetez Kanadako eta AEBetako mendebaldean barrena eginiko bidaia azalduko du, batez ere bertako parke nazionalak eta egindako hainbat eskalada.
Areto Nagusia.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken
On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors lanak eraginkortasunik eza, nekea, osagabea, akatsa eta porrota hartzen ditu esparru kontzeptual eta metodologiko gisa, eta printzipio estetiko eta politiko gisa; horiek horrela, artearen barruko eta kanpoko estandar menperatzaileak zalantzan jartzen dituzten proiektuak gauzatzen dituzten artista eta kolektiboei egiten die gonbita.
2018an hasi zen 2deo ikus-entzunezkoen ekoizpenean esperimentazioa bultzatzen. Ordundik bi deialdi publiko izan ditu berean. Hainbat proiekturekin lan egin du bi urtetan,haietan, edukiak, ezaugarriak eta beharrak aztertzen ditu, profesionalen laguntza eskaini, eta baliabide teknologikoak eskura jarriz. Ekoizpenaren arlo guztietan esperimentazioa jorratzea da 2deoren xedea; sormen prozesuetan, zabalkundean, formatuetan, estetikan edota teknologian.
Armadako zulatzaile-talde bat Ingolstadt herri lasaira heltzen da zubi bat eraikitzeko. Taldea, berehala, bertako herritarrentzako atrakzio nagusi bihurtzen da. Berta –Unertl jaunaren etxean neskame gisa lan egiten du eta haren semea den Fabianen proposamenei uko eginez denbora darama– soldaduetako batekin irteten hasten da. Horrek Fabianen zeloak pizten ditu.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak...
Gonbidatuak: Olatz Salvador (musikaria) eta Telmo Trenor (DJa)
Gidari lanetan Leire Palacios kazetaria arituko da.