Azaroaren 14ko oharra: Emanaldia bertan behera geratu da taldekide baten lesioagatik. Sarreren diru kopurua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da ahal bezain pronto.
Sorkuntza lan kolektiboa da gurea, Carlo Collodiren ipuinean oinarrituta eta Julio Salvatierraren testua abiapuntutzat hartuta. Pinocchio-ren abenturak testu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra. Hala ere, Cervantasek egin zuen bezala zeinak zaldun-liburuen elementuak baliatu baitzituen, On Kixoten, Collodik maitagarri-ipuinen teknikak erabili zituen bere lanean, mundu horretako printze eta printzesa, maitagarri on eta sorgin gaiztoen narratiba eztitsua baztertzeko.
Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa: egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri-ipuinen nahasketa bikaina da.
Informazio gehiago: Gorakada Teatro
Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!
Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartzen ditu.
+ 3 urte
Informazio gehiago: Benetan Be
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako sormen tailerra. Arkitektura eta diseinua.
Adina: 4-8
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Birziklatutako materialez egindako musika tresnekin sortutako emanaldia.
Sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahal izango dira, egun bereko 16:00etatik hasita.
Adina: +4
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Lukas untxiak sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia Ilargira joateko prestatzen ari da, Dubi igelak printzea dela amets egiten duen bitartean eta Pitxi herensugetxo bihurriak Blasi amona ezagutzen du. Hauexek dira Hala Bazan ikuskizunean agertzen diren zenbait istorio. Ipuin atseginak, gonbidatzen gaituztenak mundu hobeago bat egitera, giza-balioak eta naturarekiko errespetua ardatzak izanik. Haurrek gogoz hartzen dituzte kanta alaiak, dantza eta istorioak.
Adina: +4
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Kontu kantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggaea, rap-a edo blues-a bezalako erritmoetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan. Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten.
Eta honela, Arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Gidaria: Miren Camisón
8-12 urteko haurrentzat.
Doako izen-ematea liburutegian abenduren 2tik aurrera.
Itsasoa, ontziak, marinelak, arrantzaleak eta arraunlarien inguruko historiak eta istorioak aipatzen dituzten doinuen eskutik, kantuz kantu euskal kostaldetik paseoa egitea proposatzen digu Juan Mari Beltranek. Herriz herri jasotako hemeretzi pieza eta hamaika gai: ontzietan pasatako goseteak, ekaitzak, tragediak, baleen arrantzaren kontakizunak, festa eta ospakizunak...
Oporrak laster datoz eta ez dakizu zer egin? Hitz magikoak esan eta zure aurrean mundu berri bat ikusiko duzu: bioniko, taumatropo, hama eta ez ama, gaztelu, zigilu eta... klik! Zure buru eta eskuekin lan egin!
Hurrengo lantegiren batean (edo gehiagotan) izena eman nahi baduzu, idatzi helbide honetara ubik@tabakalera.eu, ondorengo datuok zehaztuz:
Izen-abizena/ Zein lantegietan parte hartu nahi duzu (Eguna/ordua)/ Jaiotze data/ Tutorearen datuak (Izen-abizena, N.A.N-a)
12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lantegi honetan identitate indibidual eta kolektiboak aztertuko ditugu. Oraingo honetan Ainara Azpiazu ‘Axpi’ ilustratzailea izango dugu bidelagun. Ilustrazioaren bidez gure identitatea azaleratuko dugu, eta ondoren paparrean eramateko txapak sortuko ditugu.
Nerabeek identitea eraikitzeko prozesu horretan ni-a eta gu-a ikusarazteko hainbat galdera izango ditugu aztergai: nor naiz ni gainerakoentzat? Nor gara gu hiriaren testuinguruan? Identitatea norbanako zein talde gisa aztertuko dugu eta azterketa hori arte grafikoen bidez adierazten saiatuko gara.
Ilustrazioa landuko dugu ‘Axpi’ren eskutik, norberak ilustrazioaren bidez norbere izaera azaltzeko teknika eta metodologiak ikasiko ditugu eta azkenik irudi kolektibo bat osatuko dugu. Material honekin paparrean jartzeko txapak egingo ditugu.
Itsasoa, ontziak, marinelak, arrantzaleak eta arraunlarien inguruko historiak eta istorioak aipatzen dituzten doinuen eskutik, kantuz kantu euskal kostaldetik paseoa egitea proposatzen digu Juan Mari Beltranek. Herriz herri jasotako hemeretzi pieza eta hamaika gai: ontzietan pasatako goseteak, ekaitzak, tragediak, baleen arrantzaren kontakizunak, festa eta ospakizunak...