Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu. Zeharo desberdinak dira. Eta, nola ez, elkar maite dute. Institutuan ezagutu ziren eta orain, 30eko krisialdian, berriro egin dute topo. Gau batean zehar, bete ez ziren ametsak eta oroitzapenak biziko dituzte, ikuslea barre-algaratik hausnarketara doan bitartean: azkarregi hazi al gara? edo ez al gara hazi oraindik? helduez jantzitako haurrak al gara? edo umeak berriro izan nahi duten helduak? ze demontre espero du bizitzak gutaz? Bizitza ametsak dira, eta barreak, eta negarrak, eta isiluneak, eta begiradak, eta amodioa, eta amodio falta, eta amodio oparotasuna, eta ezinezko amodioa.
Eta guzti hori da Moko zorrotza.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Magia dotorea eta ikusgarria eginez, Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Hauxe da, zalantzarik gabe, famili giroan gozatzeko moduko haren ikuskizun pertsonalena eta originalena. Efektu bisual ugari eta soinu-banda zaindua, mundu misteriotsu batean murgiltzeko. Umeek parte-hartze aktiboa izango dute magiaz eta umorez betetako bidaia honetan.
Aduna: +3
Oharra: Sarrerak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etatik aurrera, edukiera bete arte.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Itzalak, txotxongiloak eta ahozkotasuna.
Ezberdin izanagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur izango dira protagonista eta haien bidez ezagutuko ditugu giza komunitatearen komunikazio eta zaintza arazoak, hondamendiak, munstroak eta bidaia fantastikoak.
Adina: + 3 urtel
Info +: Aioko
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 17:00etan, edukiera bete arte.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Oporrak laster datoz eta ez dakizu zer egin? Hitz magikoak esan eta zure aurrean mundu berri bat ikusiko duzu: bioniko, taumatropo, hama eta ez ama, gaztelu, zigilu eta... klik! Zure buru eta eskuekin lan egin!
Hurrengo lantegiren batean (edo gehiagotan) izena eman nahi baduzu, idatzi helbide honetara ubik@tabakalera.eu, ondorengo datuok zehaztuz:
Izen-abizena/ Zein lantegietan parte hartu nahi duzu (Eguna/ordua)/ Jaiotze data/ Tutorearen datuak (Izen-abizena, N.A.N-a)
10 minutuko beldur pasadizoa.
Aldez aurretik izena eman behar dzu gaztelekuan.
Adina: 12-17 urte.
Beste denbora batean izeneko diskoarekin, indarberrituta dator Gari & Maldanbera. Kontzertuan, azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du.
Xaguxarroski konte famatuak otordua egitera gonbidatu ditu hiru pailazoak. Hauek pozik joango dira bainan gosea ere kenduko zaie honen benetako nahia jakitean: hauen odola zurrupatzea. Beranduegi ote da, ala lortuko ote dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek gaztelu horretatik atera?
Adina: +3
Haurtzarotik, haurrak irudien munduan murgilduta egoten dira, nahiz eta gehietan modu pasiboan egin. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmen eta ikusmen aktibo bizipena proposatzeko.
“Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko… jolastu eta zirrarak agertu beharrean”.
Ikuskizunaren arintasunak olerki unibertso batetara eramaten gaitu, bertan umeek konfidantzaz eta harriduraz mugitzen direlarik.
Inuxente eguna dela eta, bihurrikeriak egiteko grina piztu zaigu Kutxa Ekoguneko Haur Parkean.
Sorpresaz beteriko eguna prestatu dugu, besteak beste hamaiketako eta askari arraroak, txantxak eta eskulan bereziak gure ingurukoak astintzeko.
Adina: 3 - 11 urte