Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako sormen tailerra. Arkitektura eta diseinua.
Adina: 6-10
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Euskarazko abestiak ardatz harturik, dantzaren eta kantuaren bidez gorputza eta ahotsa piztuko dituzte bertaratukoek.
Sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahal izango dira, egun bereko 16:00etatik hasita.
Adina: +4
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen eta jendeari sukaldean aritzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.
Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretelek, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar baita. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko...
Adina: +6 urte
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatzeko euskal karaoke mundiala prestatu dugu gure Haur Parkean.
Abesteaz gain dantza egingo dugu eta primeran pasa, animatu!
Adina: 3-11 urte