Gauekoak proiektua Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren gogoeta personal eta intimo batetik sortu zen. Gaurtik, oraingo begietatik, barrura begiratzeko behar batetik sortutakoa. Eta horretarako, kide eta kuttun dituen sortzaile ugari bildu ditu proiektuaren inguruan; haien laguntzaz Mayak bere sormen prozesua erakusten digu.
Gauekoak proiektu berezia da. Dantzatik, musikatik, kantutik, marrazkietatik, literaturatik... Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, gauetik datorkigu Maya, Miner, Bandini hirukotearen batura, euren lengoaien artistikoen gurutzatzea, sortzaile bikainen ekarpenak... Gauak dakarren zurrunbilo misteriotsua da. Gutizia da.
Informazio gehiago: Kukai Dantza
Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musika eta ipuinak. Istorio bakoitzak musika estilo bat eta balore bat jorratzen du. Ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditu ipuin kontalariak.
Baloreak transmititzen dira eta doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta.
Adina: +3
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Sokak, paperak, gutun-azalak... edozer gauzakin egiten du magia eszenatoki gainean, beti ere publikoaren laguntzarekin..
Adina: guztiontzat.
Informazio gehiago Imanol Ituiñoren webgunean.
Oharra: Gonbidapenak eskuragarri izango dira egunean bertan Casares K.E.an 16:30etatik aurrera.
Haurrentzako sormen tailerra.
Adina: 6-10
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
¿Argiago esan daiteke? ORDU MAGIKOA iristen da, Hodei magoa zirraraz, dibertsioz eta magiaz betetako ordu batekin iristen da, bereziki magia askorekin. Inork axolagabe utziko duen ikuskizuna, non ez dira une ahaztezinak gertatzeari utziko, txikienak amets egitea, eta helduak haurtzarora itzultzea eragingo dutenak.
Ikuskizun bat non erritmoa ez da gelditzen, non publikoa magoa bezain protagonista izango da, eta non uneoro magia eta umorea bateratu egiten dira. Hodei magoak beti aurkezten digun landutako selekzio musikala, bere presentzia eszenikoari batuta ez dute denbora uzten aspertzeko.
Adina: 5-11
Oharra: sarrerak doan banatuko dira haurtxokoan 16:30etatik aurrera, aforoa bete arte (69 pertsona).
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Magia ikuskizuna Asier Kidam Magoarekin.
Adina: 5-11 urterekin bakarrik. 3-4 urterekin, heldu baten laguntzarekin.
17:00 Gonbidapenak banatzen hasiko da.
Iradi Gonzalez, Luna Gonzalez, Netsanet Iriart, Kaiet Albizu, Asier Lusarreta (abeslariak), Ane Martínez (aurkezlea), Iban Larrebouru (bateria), Gorka Pastor (teklatuak), Maria Antunez (gitarra)
Urte erdia baino ez du behar izan Baloreak haurrentzako proiektu musikalak Euskal Herriko hamaika txokora heltzeko. Taldeak giza balioak lantzen ditu hitz eta musikaren bidez, ikuspegi eraikitzaile batetik betiere.
Donostiako kontzertuan, maila goreneko musikariek partekatuko dute oholtza proiektuan dauden bost abeslariekin: Netsanet, Kaiet, Asier, Iradi eta Luna.
‘Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.
Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.
Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.
Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.
Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.
Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!’