Gauekoak proiektua Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren gogoeta personal eta intimo batetik sortu zen. Gaurtik, oraingo begietatik, barrura begiratzeko behar batetik sortutakoa. Eta horretarako, kide eta kuttun dituen sortzaile ugari bildu ditu proiektuaren inguruan; haien laguntzaz Mayak bere sormen prozesua erakusten digu.
Gauekoak proiektu berezia da. Dantzatik, musikatik, kantutik, marrazkietatik, literaturatik... Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, gauetik datorkigu Maya, Miner, Bandini hirukotearen batura, euren lengoaien artistikoen gurutzatzea, sortzaile bikainen ekarpenak... Gauak dakarren zurrunbilo misteriotsua da. Gutizia da.
Informazio gehiago: Kukai Dantza
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
“Alice in Wonderland” eleberri klasikoaren bertsio gaurkotua eta oso modernoa: neskatila protagonistak bere gelakideen mesprezua jasaten du, baina joko bat duen smartphone-a lortu eta Herrialde Miresgarrian sartuko da… Wifi bidez.
Hirurogei antzezle-kantari-dantzari baino gehiago eszenatokian. Hogei musikariz osatutako orkestra. Ahotsak eta orkestra zuzenean.
Ikuskizun miresgarria!
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.