Max Lang, Jakob Schuh Erresuna batua
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Grufaloa
Oharra: Ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin 20:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, Manuel Liñán zuzendari eta koreografoak aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.
¡VIVA! Higiduraren askatasunari egindako kantua da, non emetasuna norberaren osagaitzat onartzen baita gorputz maskulinotik, non genero-patroiak, flamenkoa bezala kodeturiko mundu batean, alaitasunetik eta gozamenetik hausten baitira, alor berriak sortuz, alor urratu gabeak baina ez arrotzak, hala ere... Irrikatzen dugun gorputza eraikitzen duen eraldaketa, emakume flamenkoan inspiraturiko karakterizazioaren bidez, hartara geure burua adierazteko modua nabarmentzeko. Eraldaketa horrek ez du beti berekin mozorrotzea, biluztea baizik.
Ospakizunaren moldean, Liñánek dantzaren aniztasuna proposatzen du, hainbat forma eta forma bakoitzaren berezitasuna.
Eta hori sei bailaor-dantzarirekin batera egiten du; horiek arakatu eta murgilduko dira emetasunaren unibertso liluragarri horretan, maskulinitatetik ikusita, eta azalduko dituzte horrela bi identitate horiek, geure izatearen osagai direnak.
Informazio gehiago: Manuel Liñán
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hitzez osatutako mural kolektibo bat egingo dugu, ozen irakurritako poema bat adi entzutetik abiatuta. Sormen tailerra Maushaus-en eskutik.
Adina: 6-12 urte
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
Euskara ibiltaria erakusketarekin lotutako jarduera.
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Sinopsia: Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin. Odei du izena. Baina, bertan zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da.
Adina: + 4 urte
Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen eta jendeari sukaldean aritzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.
Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretelek, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar baita. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko...
Adina: +6 urte
Lantegi honetan egunkari, irrati, internet zein telebistan zabaltzen diren berri faltsuen inguruan arituko gara. Pankartak, kartelak, kartoizko kamerak eta bestelako euskarriak erabiliz gure berri edota interbentzioak bideratuko ditugu.
Familientzako arte lantegia (+5 urte)
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Liburu hau Jacques Préverten poema ederrenetarik bat, 1943an idatzia. Prévertek argibideak ematen dizkio gazte bati txori baten erretratua egiteko, bere trinoak leihoko leihoan entzutean esnatu ondoren.
Adina: 2 - 11 urte
Señor no
Bullet proof lovers
Dogo
Unidad alavesa
Koban
eta ondorengo DJak:
Sarkastic
Lola mento
Lanbroa
Azken dantza
Emesutan
Pemailk
kokonauta
RK mari
Sarrerak 5 eurotan aldez aurretik Bidebietako Zumardi, Egiako la taberna, Alde zaharreko Eiger edo Amara zaharreko La bodeguillan.
Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera. Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera! Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua... eta Turuleka harrigarria.